2026ko Bilboko Zirkuitua programaren barne.
Armandak eta Albertak bizitza zoriontsua eta konbentzionalismorik gabea daramate. Bikotea eta “La Jaula” kabareteko bazkideak dira. Armanda kabareteko zuzendariak eta Alberta bikotekide eta ikuskizunaren izarrak familia paregabea eraiki dute Vall Armandaren seme adoptatuarekin. Hura askatasun-giroan hazi dute. Hala ere, Vallek Bárbararekin (eragin handiko senatari ultrakontserbatzaile baten alaba) ezkonduko dela jakinarazten duenean, haien bizitzak aldatu egiten dira.