Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta, Pasaiako liburutegiek hainbat ekimen antolatu dituzte. Batetik, ipuin-kontaketa saioak izango dira herriko haurrentzat eta, bestetik, Ángel Mari Pérez González pasaitarrak idatzi duen 'Náufragos de Pasaia' liburuaren aurkezpena ere egingo da.