"Maitasuna ez da nahikoa"

Arrasate-Mondragon 2026(e)ko Urriak 29
  • "Maitasuna ez da nahikoa"

Amorantek, Mari Luz Estebanek eta Itziar Garalucek sortutako ikuskizunak maitasunaren inguruko gogoeta proposatzen du, ikuspegi askotarikoetatik. Ez du maitasun idealizatu edo edulkoratu bat aurkezten; aitzitik, pertsonen arteko harremanak, zaintza, aurreiritziak eta benetako maitasunaren gabeziak jartzen ditu erdigunean. Horrez gain, maitasun hitzaren erabileraz eta denborarekin haren esanahia nola higatu den ere hausnartzen du.

Loraldia jaialdian estreinatu zuten sormen-lana maitasun idealaren gainbehera ospatzen duen manifestu poetiko musikatu gisa aurkezten da. Hitzak eta musika uztartzen dituen proposamen eszenikoan, ahotsa, soinua, argia eta irudia elkartzen dira, ohiko formatutik aldentzen den esperientzia artistikoa sortzeko.

Hiru sortzailek osatzen dute taula gaineko proposamena: Mari Luz Esteban idazleak sortu ditu testuak, Amorantek ondu du musika, eta Itziar Garalucek hartu du argien eta irudien ardura.

 

arrasate.eus

Laburrean

Non