2026ko Zinemastea Dokumentala ekimenaren barne.
Álex Angulo hil eta hamar urtera, Dodó, aktoreak Txinan adoptatutako alaba, Taiwandik itzultzen da aita benetan nor den jakiteko. Haren maleta sekretuarekin, Bilbon eta Madrilen barrena dabil, senideekin, lagunekin eta zinema, antzerki eta telebistako profesionalekin berriz elkartuz. Haien testigantzek eta Álexen lanen zatiek haren memoria artistikoa eta gizatiarra berreraikitzen dute; bitartean, Dodók galdutako lotura berreskuratzen du, eta bere burua aurkitzen.
Ondoren, solasaldia Alejandro Cortés zuzendariarekin eta Juantxu Alvarezekin, ekoizlea eta Álex Anguloren ordezkaria.