"Vermont trace", Mal Pelo dantza konpainiaren erakusketa

Bilbao 2026(e)ko urriaren 30(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 17(e)ra
  • "Vermont trace", Mal Pelo dantza konpainiaren erakusketa

"Vermont Trace" Mal Pelo dantza-konpainiaren ikus-entzunezko sorkuntza bat da, eta denboraren joana, memoria eta lurralde propioaren mugak ditu hausnar-gai.

Italiako Erri de Luca idazle eta poetaren irudi, musika eta testuen bidez, piezak zahartzaroa, absentziak, giza hauskortasuna eta lurraldearekin dugun harremana aztertzen ditu. Hitzak El Quinto Invierno ikuskizunerako egokitu ziren jatorriz, eta lagun egiten diote denboraren, identitatearen eta ziurgabetasunaren inguruko ibilbide poetiko bati.

Bideo-sorkuntza honen proiekzioa Mal Pelok eszenAZ 2026-2027 programazioan duen lanetako bat da. Hiru proposamen daude, dantza garaikidearen funtsezko konpainia honen alderdi desberdinak ezagutzeko.Haietan, gorputz-hizkuntza eta mugimendua ikertzen ditu, eta eszenak beste diziplina batzuekin hizketan dituen aukerak aztertzen ditu.

Vermont Trace lanak ikus-entzunezko hizkuntzara eta poesiara eramaten du ikerketa hori. Bach en familia lanak, 2004an sortutako pieza bat berrikusi, eta belaunaldien arteko topaketa intimo bihurtzen du. La mano y los tiempos María Muñozen bakarkako lan berria da, eta dantzaren praktika artistikoaren lau hamarkadatako irakurketa kritikoa planteatzen du.

Fitxa teknikoa eta artistikoa:

  • Bideoa, 15’
  • Errealizazioa: Mal Pelo
  • Edizioa: Leo Castro
  • Kamera: Pep Ramis, María Muñoz
  • Jatorrizko musika: Fanny Thollot
  • Testuak: Erri de Luca
  • Ekoizpena: Mal Pelo Films

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko urriaren 30(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 17(e)ra
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non