Maddi Zumalabe ARTEUPARTE-n egongo da egonaldi artistikoan urri osoan zehar. Urriaren 31n, eguerdiko 12:00etan, UP espazioa bisitatzeko aukera izango dugu; horrela, haren lan-prozesuak gertutik ezagutu ahal izango ditugu, bai eta haren artean eta pertsona gisa sakondu ere.
Batez ere obra abstraktuak lantzen ditut, azken aldian konposizioaren indarrak eta sakontasuna ditut jopuntu. Proiektu hauen emaitzek Laua Ta sakona proiektuarekin Guipuzkoako foru aldundiak emanten duen Egile 2023 saria jasotzera eraman naute, eta honi tiraka, Dinamoa Sormen Gunean izandako egonaldian sortutako zianotipiekin 2025eko Open porfolion aukeratua izatera.
Larunbat honetan ikusiko zaitugulakoan gaude; zatoz Maddi bisitatzera, elkartu komunitate gisa, eta gozatu bermut batez, tokiko kultura eta artea ezagutzen dituzun bitartean.