Jarraitu zuzenean 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa

Gernika-Lumo 2026(e)ko Azaroak 7
  • Jarraitu zuzenean 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa

Larunbatean, azaroak 7, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Gernika-Lumon izango da, Jai-Alai frontoian. 17:00etatik aurrera, Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Ane Labaka, Aner Peritz eta Joanes Illarregi bertsolariak lehiatuko dira, finalaren bila.

Saiorako sarrera guztiak salduta daude, baina sarrerarik ez dutenek streamingez edo ETB2 ONen jarraitu ahalko dute saioa.

Lan hauek egin beharko ditu bertsolari seikoteak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte; banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian.

orain.eus

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2026(e)ko Azaroak 7
  • Ordutegia17:00
  • LekuaJai-Alai frontoia
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa22 € (agortuta)
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Gernika-Lumo

Non