Urriaren 31tik abenduaren 3ra Santurtziko Serantes Kultur Aretoak Santurtziko Antzerki Jaialdiaren 47. edizioa hartuko du, Bizkaian ibilbide luzeena duen antzerki-jaialdia eta kultura erreferente sendoa Euskal Herrian.
Edizio honetan 19 ikuskizun programatu dira, eta horietatik 7 lehen aldiz aurkeztuko dira Euskadin. Horien artean azpimarratzekoa da, azaroaren 29an, Roger Bernatek zuzendutako Pina Bausch-en La consagración de la primavera, publikoa protagonista bihurtzen den eta euskaraz edo gaztelaniaz esperimentatu ahal izango den dantza-proposamen harrigarria.
Besteak beste, Sergi López, José Sacristán, Imanol Arias, María Barranco, Anabel Alonso, Joseba Apaolaza, Miriam Gallego, Amaia Lizarralde eta Diana Pla Solina izango dira taula gainean. Gainera, Claudio Tolcachir, Natalia Menéndez, María Goiricelaya, Juan Carlos Rubio, Juan Carlos Fisher, Heidi Steinhardt, Roger Bernat eta Garbi Losada ere izango dira programazioan.
Santurtziko 47. Antzerki Jaialdi honek, batez ere, gutaz hitz egiten du, pertsonez. Gure harremanak, familia, maitasuna eta mugak, indarkeria, bakardadea, oroimena eta beti ulertzen ez dugun munduan gure lekua aurkitzeko beharra. Baina antzerkiak gai horiei umoretik, emoziotik, kritikatik edo harriduratik begiratzeko duen gaitasunaz ere hitz egiten du. Eta askotariko programaziotik egiten du, kontakizun handiak eta klasikoak berreskuratzen baititu, gaur egun nor garen berriro galdetzeko, eta, aldi berean, publikoarekiko harreman-modu berriak aztertzen ditu. Jaialdi honek entretenitu, hunkitu eta harritu nahi duelako, baina baita begirada bat, galdera bat, elkarrizketa bat eragin ere.
Urriak 31, 13:00: Ardatzak.
Urriak 31, 20:00: Sensación térmica.
Azaroak 1, 20:00: El dragón de oro.
Azaroak 6, 20:00: Tres noches en Ítaca.
Azaroak 7, 20:00: La Odisea.
Azaroak 8, 20:00: Non solum.
Azaroak 12, 20:00: Disección de la bondad en tres actos.
Azaroak 13, 20:00: La loca historia del Siglo de Oro.
Azaroak 14, 20:00: El hijo de la cómica.
Azaroak 15, 12:30: Tretatxu.
Azaroak 15, 20:00: Miss Cosas y yo.
Azaroak 19, 20:00: Haritik tiraka.
Azaroak 20, 20:00: Malquerida.
Azaroak 21, 20:00: Jasón y las furias.
Azaroak 22, 20:00: El invencible verano de Liliana.
Azaroak 27, 20:00: Mejor no decirlo.
Azaroak 28, 20:00: La mujer rota.
Azaroak 29, 20:00: La consagración de la primavera.
Abenduak 3, 20:00: 52 Hertz.