Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2026: "Back to the Past" + "Ultimate Revenge"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 1
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2026: "Back to the Past" + "Ultimate Revenge"
    "Back to the Past"

2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

LEHIKETATIK KANPO

Back to the Past (2025). Hong Kong. 107 min

A Step Into the Past Huang Yi egile ospetsuaren eleberri gisa sortu zen, eta, Txina kontinentalean, Hong Kongen eta Asiako hego-ekialdean aurrekaririk gabeko arrakasta lortu ondoren, herri-iruditerian sakonki errotutako telesail bihurtu zen. Orain, Back to the Pastek telesail arrakastatsu haren unibertsoa berreskuratzen du, eta geratu zen tokian jarraitzen du istorioak. Jatorrizko pertsonaiak abentura, erronka eta sekretu berriei aurre egiteko itzuli dira, ekintza, intriga eta denboran zeharreko bidaiak uztartzen dituen narrazio batean.

  • Zuzendaritza: Jack Lai, Yuen Fai Ng
  • Aktoreak: Louis Koo, Raymond Lam, Jessica Hester Hsuan, Sonija Kwok

Ultimate Revenge (2025). Hong Kong-Txina. 112 min

Lapurreta batzuek Hong Kongeko Yau ¿m Mong merkataritza-barrutia astindu dute. Car 23 eraso-taldea, Ben Cheng ofiziala buru duena, lapurren arrastoaren atzetik abiatu da, baina laster jakingo dute armak erabiliz aurretik egindako lapurreta bateko iheslariak direla. Gaizkileek poliziari desafio egiten dioten bitartean, Car 23k eta bere liderrak alboratutzat zuten iraganeko kontuak itxi beharko dituzte.

  • Zuzendaritza: Terry Ng
  • Aktoreak: Alex Fong. Ray Lui, Andy On, Louis Cheung

Laburrean

Non