Bilboko Udalak 2027ko Aratusteak iragartzeko Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea irekiko du urriaren 30ean. Proposamenak abenduaren 2ko 23:59ak arte bidali ahal izango dira eta edozein nazionalitatetako diseinu grafikoko profesional eta amateurrek parte hartu ahal izango dute. Herritarrek irabazlea aukeratu ahal izango dute online bidez www.bilbao.eus webgunean eta aurrez aurre Bilboko Euskal Museoan, Epaimahaiak aldez aurretik sei finalistak hautatu ondoren,
Aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere norberak sortutako bi lan argitaragabe aurkeztu ahal izango ditu (kolore eta teknika librearekin), eta dibertsitatea baloratuko da, generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorputz mota eta abarrekoak irudikatzean, rolak eta estereotipoak sahiestuz.
Obrak formato bertikalean egin behar dira, 50 zm x 70 zm-ko neurriekin, eta ONLINE AURKEZTU BEHARKO DIRA www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez, “Aratusteak 2027 Kartel Lehiaketa” atalean. Atal horretan parte-hartzailearen datu personal guztiak beteko dira, eta kartelaren irudi bat igotzeko aukera egongo da, JPG formatuan (izenburua edo lema izango da fitxategiaren izena, letra xehez adieraziz, eta gehienez 1 MBeko pisukoa), bai eta bereizmen handiko PDFa (300 ppp) ere. Azken horrek testu bektorizatuak eta CMYK kolore espazioa izan beharko ditu. Proposamenak identifikatu beharko dira izenburuarekin edo lemarekin, letra larriz adierazita.
Balorazioa egiterakoan, gizakiek egindako kartelak hobetsiko dira adimen artifizialaz egindakoen gainetik. Adimen artifiziala erabili den proposamenetan, egileak tresna horien berri eman beharko du, eta zer neurritan erabili duen, eta nola, zehaztu beharko du; horrez gain, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatu beharko du.
Epaimahaiak 9 kide izango ditu (artearen, diseinu grafikoaren eta komunikazioaren alorreko inguruko 5 pertsona, Udalbatzako 3 ordezkari, Jai Batzordeko presidentea barne, eta Bilboko Konpartsen ordezkari bat), eta sei kartel finalistak aukeratuko ditu. Kartel horien artean aukeratuko da lan irabazlea, herritarren parte-hartzearekin.
Aurreko edizioetan bezala, herritarrek sei kartel finalisten arteko azken aukeraketan parte hartu ahal izango dute. Kartel horiek Udalaren webgunean eta Bilboko Euskal Museoan egongo dira ikusgai, abenduaren 14tik aurrera. Abenduaren 20ra arte egongo da botoa emateko epea, bai online, bai aurrez aurre, espacio horretan. Kartel irabazlea aukeratzeko, aurrez aurreko herri-bozketa (% 35eko pisua izango du), online herri-bozketa (% 35) eta epaimahaiaren bozketa (% 30) hartuko dira kontuan.
Azkenik, aukeratutako irudiak 2.000 euroko sari bakarra izango du.