"Errio, barratik mapilera"

Zumaia 2026(e)ko Azaroak 4
  • "Errio, barratik mapilera"

Errio Oria ibaiaren eta Orioko errioaren historia kontatzen duen dokumentala da. Nagore Urdapilleta arraunlariak gidatuta, itsasotik Aginagako Mapilera egiten dugu bidaia, ibai-bazterretan gordetzen diren altxorrak ezagutuz: Altxerriko leizea, balea-arrantza, Europa osoan ezagunak ziren ontziolak eta baserri-bizitza. Galdera nagusia da nola lehiatu zitekeen ibai txiki bat Europako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera. Bidaian zehar, oriotarren testigantzek iragana gaur egungo belaunaldiei hurbiltzen diete.

zumaia.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 4
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAita Mari Antzokia
    Txomín Agirre kaia
    Zumaia
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aita Mari Antzokia, Zumaia

Non