Gorka Etxeberria idazlearen "Izan zitekeena" liburuaren aurkezpena egingo da.
Sinopsia:
Gorka Etxebarriak Herri Batasunaren historia berrikusten du, sententziarik eman gabe eta interpretazio autolegitimatzaileetatik aldenduta. Koalizioaren sorrera (1978) ulertzeko, une bakoitzeko indarrak eta tentsioak aztertzen ditu, eta 60ko hamarkadara, frankismora eta 70-80ko hamarkadara egiten du joan-etorria. Liburuak ez du erantzun definitiborik ematen: garai hari barrutik begiratzera gonbidatzen du irakurlea, eta Euskal Herriaren historia garaikideko aldi konplexu baten erradiografia eskaintzen du.