2026ko Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren barne.
Zurriola Antzerki Eskolaren Martin, izarrak buruan eta eseri munduan ikuskizuna XXXVII. Gazteen Antzerki Topaketaren Senior kategoriaren irabazlea izan da.
Martin mutiko ameslari bat da. Beti gauza handiekin amesten du, baina badu arazo berezi bat; ez daki esertzen. Bai, ongi irakurri duzue, inon ez, ez lurrean, ez aulkian, hamakan, besaulkian, sofan, ohean, inon ez.
Eskolan arazoak izan zituen, besteekin alderatuta desberdina sentitu zen. Imajinatu gaztetako kontuak, bikote harremanak... Hala ere, bere berezitasuna oztopo izan beharrean abantaila bihurtuko da inoiz bere ametsa betetzeko bidean.