Tailerra Olatz Gorrotxategirekin. "Documento no encontrado"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 4
  • Tailerra Olatz Gorrotxategirekin. "Documento no encontrado"

"Documento no encontrado" antzerki dokumental eta politikoari buruzko tailer monografiko bat da, eta Olatz Gorrotxategi antzerkigileak emango du.

Bertan, sorkuntza eszenikorako tresnak erakutsiko dira, egiazkotasunetik eta autobiografiatik abiatuta, eta lekukotzan jarriko da arreta, eszenako dokumentu gisa.

Metodologia teoriko-praktiko baten bidez, tailerraren abiapuntua egileak 43º13’44” N izeneko obran arte eszenikoen eta memoria demokratikoaren inguruan egin duen ikerketa da. Pieza egileak familiaren eta kolektiboaren historian egin duen bilaketa-prozesuaren emaitza da. Performance eta antzerki dokumentalaren formako bitakora-koaderno bat, urriaren 29an Azkuna Zentroan taularatuko duena.

Monografikoak azken ondorio bat du, eta bertaratu nahi duen jende guztiaren aurrean garatuko da.

Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa da curriculuma info@azkunazentroa.eus helbidera bidaltzea.


Laburrean

Non