ARABARI BURUZ: "Sonia Pacios y Kepa Sojo: Arabatik filmatzen. Jatorrietatik gure esperientziara"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 5
  • ARABARI BURUZ: "Sonia Pacios y Kepa Sojo: Arabatik filmatzen. Jatorrietatik gure esperientziara"

Arabari Buruz hileko hitzaldi-zikloa berriro abiaraziko du Sancho el Sabio Fundazioak. Aurtengo edizioan gure historiari, kulturari eta tokiko ondareari lotutako gai berriak jorratuko dira. Zinema, arkeologia, artea, futbola eta euskara izango dira ziklo honetako hitzaldien ardatz nagusiak. Zikloa urriaren 8an hasiko da, eta 2027ko maiatzaren 6ra arte hilean ostegun batez egingo da. 

HITZALDIA:

Zinema ofizialki 1895eko abenduaren 28an hasi zen, Lumière anaiek Parisko Café des Capucines aretoan egindako lehen proiekzioarekin. Hala ere, baliteke Araban hasia izatea, izan ere, Mariano Díez Tobar aita, jaiotzez burgostarra, 1890ean Murgian izan zen bere irudimenari bide emanez eta urte batzuk geroago Lyongo anaien asmakizunak gogorarazten dizkiguten gailuekin esperimentatzen. Mende bat baino gehiago igaro ondoren, Kepa Sojo eta Sonia Pacios zinema-egile arabarrek Araba hainbat filmaren filmaketa-plato gisa erabili dute, besteak beste, La pequeña Suiza, Hileta, Khuruf, Loco con ballesta eta 100 maneras de hacer el pollo al txilindrón lanetan. Hitzaldi honetan, Mariano aitaren esperimentazioaren eta gaur egungo Arabako filmaketen arteko lotura bilatuko dugu. Film horietan tokiko espazioa argi identifika daiteke, gure lurraldera zerga-pizgarriek erakarririk filmatzera datozen kanpoko ekoizpen askotan ez bezala. Azken horiek, sarritan, gure nortasunarekin inolako loturarik ez duten produktu aseptikoak izaten dira.

  • Sonia Pacios, zinema-ekoizlea, zuzendaria eta gidoilaria. 
  • Kepa Sojo, zinema-zuzendaria eta gidoilaria. 

Laburrean

Non