Bilboko Udalak Emakumeek zientzia egiten dute jardunaldien ziklo berri bat antolatuko du Bidebarrietako Liburutegian.
Azaroaren 5etik 26ra bitarte zientziaz jarduteko 4 saio antolatuko dituzte. Ekitaldi guztietarako sarrera librea izango da aforoa bete arte.