Iruñeko Lehen Zabalgunea sortu zen, Gerra Ministerioarekin egindako negoziazio nekoso eta gogorren ondorioz, XIX. mendearen akaberan, harresien barnean itota bizi zen Iruñeko etxebizitza eskaerari erantzuten saiatzeko.
Bi eremutan banatu zen: bata, zibila, baina hura ez zen inola ere nahikoa izan, eta bestea, militarra. Lehen hitzaldi honetan, eremu militarra izanen dugu aztergai, hau da, haren historia, gorabeherak eta hirigintza egokitzapena.
Hizlaria: Javier Mangado.