Sortu zenetik, lehenik Agertokiak barnean, gero Voxtxikia ekimenean eta, gaur egun, #Civivoxinthemapping jaialdiaren barruan, Lehen Haurtzarorako arte eszenikoen bidez, haur, familia eta artistendako topalekua da Mendillorriko Civivox agertokia, antzerki eta arte eszeniko mota guztietara lehendabizikoz hurbiltzeko.
Antzerkia, dantza, musika, objektuak, argia, mugimendua, hitzak, soinuak eta irudiak sarturik daude proposamen hauetan, hots, bizitzako lehen urteetatik begiratzeko, entzuteko, ukitzeko, sentitzeko, ikasteko eta jolasteko pentsatuak dauden proposamenetan.
Edizioz edizio, jaialdiak lehen haurtzaroaren eta sorkuntza garaikidearen arteko topagune bat eraiki du; harekin haziz eta ulertuz inoiz ez dela goizegi esperientzia artistiko bat bizitzeko, ezta esperientziak sortu eta munduari bestela begiratzeko ere.
Argazkiok jaialdiaren historia gurutzatzen dute, bertako agertokietan umetxoendako eman diren ikuskizunetako batzuen bidez, oroimenean gordeta begirada ttikien, aurkikuntza handien eta antzerkiarekin izandako lehen esperientzia hori.