Arabako Foru Aldundiaren Martiodako fauna berreskuratzeko zentroak biodibertsitateari eta naturaren kontserbazioari buruzko hitzaldi sorta bat antolatu du azarorako, "Martiodako ostegunak" izenburupean.
Lehen hitzordua "El bosque salvaje de Pardomino" filmaren proiekzioa eta Carlos Rodríguez Villafañe biologo eta zinemagilearekin izandako solasaldia izango dira.