"Odola, izerdia, malkoak… baita hazia edo kaka ere. Arteak mendeak daramatza gorputzak sortzen duena eta gure kulturak bistatik kanpo eduki nahi duena erakusten.
Rubén Díaz de Corcuera Zas Kulturera itzuliko da «Odola, izerdia eta malkoak. Gorputzeko fluidoak artean» hitzaldiarekin. Caravaggio eta Rembrandtengandik Hermann Nitsch eta Piero Manzoniraino, gorputza, abiektua eta probokazioa ardatz dituen ibilbidea. Zergatik egiten zaigu hain deseroso barruan daramaguna kanpoan ikustea?"