Azaroaren 6an, ostirala, Juan de la Rubia organistak kontzertu bat eskainiko du elizan 20:00etatik aurrera. I. Alegiako Organo Jaialdiaren baitako emanaldia izango da eta Bartzelonako Familia Sakratuko organista den de la Rubiaren jardunaz zuzenean gozatzeko aukera izango da.