2026ko Feministaldia jaialdiaren barne.
Sarah Carmonaren eta María García Ruizen hitzaldi performatibo honek elkarrizketan jartzen ditu hainbat modutan gurutzatzen diren, elkar ukitzen duten eta elkarrengan oihartzuna duten bi ikerketa. Komunitate ijitoekin lotutako genealogia batzuetatik abiatuta, saioak gogoeta bat proposatzen du zenbait gailu espazialek —arkitekturak ez ezik, historiografiak, artxiboak eta irudiak ere— komunitate horiei leku jakin batzuk esleitzea, mugatzea eta finkatzea eragin duten moduei buruz. Leku horiek, ordea, askotan gainezka egiten dute, mugitu egiten dira edo kontra egiten diete eutsi nahi dituzten markoei.
Kanpamentuaren lekualdaketa, beste desbideratze, ihes eta intsumisio batzuekin batera, irekiera-aukeratzat agertzen da: aurretiazko zehaztapenetara mugatzen ez diren bizitzeko moduak. Ildo horretan, emakumeen zeregina funtsezkoa da bizitzeko modu jakin batzuk ulertzeko; izan ere, modu horiek ez dituzte egiturek soilik osatzen, baita egitura horietan bizitzea ahalbidetzen duten keinuek eta harremanek ere.
Azkenik, behin-behineko hurbilketa baten bidez, galdera honi heldu nahi zaio: nola ostatu eman eusten ari denari, bere lekualdatzean irauten duenari, hura finkatu gabe?