Mila Musika Haria 2026 ekimenaren barne.
Azaroaren 6an, XIV. Kitarra lehiaketa ospatuko da Bilboko Bertendona institutuan.
Lehian:
- Mnkyoung Jeon: Sentiberatasun eta sendotasun tekniko handiko gitarrajotzailea, interpretazio bakoitza adierazkortasun sakoneko esperientzia bihurtzeko gai dena.
- Markel Intxaurre Onaindia: Gazte honek musikarako dohain bikainak erakutsi ditu, lehiaketa ugaritan lortutako sari eta aintzatespen mordoarekin. Gaur egun, Balear Uharteetako Goi Mailako Kontserbatorioan ari da ikasketak egiten, Pedro Mateo maisuarekin.