"Zientzia, artea eta zaharberritzea: "Salvator Mundi" margolanaren kasua"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 6
  • "Zientzia, artea eta zaharberritzea: "Salvator Mundi" margolanaren kasua"

Zientzia Astearen XXVI. edizioan, solasean arituko dira, museoan, Dianne Modestini zaharberritzailea eta Juanma García Ikerbasqueko irakaslea (DIPC), Leonardo da Vinciri egozten zaion Salvator Mundi margolan ospetsuaz eta margolan horretan irudikatutako kristalezko mundua aztertzen duen ikerketa bateratuaz. 

Modestini arduratu zen Salvator Mundi zaharberritzeaz, 2005 eta 2011 artean, eta hark azalduko du nola berrosatu eta aztertu zen bere eskuetara zeharo hondatuta iritsi zen obra hori. Bere bizipenetik abiatuta, bere lana markatu zuten behaketen eta erabakien berri emango du, eta, era berean, azalduko du zein zantzutan oinarritu zen pintura Leonardo da Vincik egina zela aldarrikatzeko.

Juan Manuel García-Ruizek, bestalde, Heritage Science aldizkarian argitaratutako “A crystallographic approach to the orb of the New York Salvator Mundi” izeneko talde-ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu. Lanaren muina Jesukristok ezkerreko eskuan duen esfera gardena da. Hain zuzen ere, proposatu dute bertan ageri diren orban txikiak arroka-kristalaren bereizgarritzat interpretatzea.

Irakurketa horrek galdera berriak sorrarazten ditu artistak materialei buruz zuen ezagutzaz, eta horien berezitasunak perfekzioa eta Jainkoaren ordena sinbolizatzen duen objektu batean irudikatzeko erabakia hartu izanaz. Ikerketak elementu berriak ekarri ditu Leonardok margolanean izandako ustezko esku-hartzeari buruzko eztabaidara, eta erakusten du kristalografiak ere, artearen historiarekin, zaharberritzearekin eta kontserbazioarekin batera, lagundu dezakeela artelanak aztertzen.

Saioaren dinamizatzailea Oskar González Mendía izango da, EHUn Kimika Analitikoko doktoregoa egindakoa eta unibertsitate horretako Arte Ederren Fakultateko irakaslea. Hark bideratuko du Modestini eta García-Ruizen arteko elkarrizketa.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 6
  • Ordutegia12:00
  • LekuaBilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilboko Arte Eder Museoa, Bilbao

Non