Alegría-Dulantziko 2026ko Antzerki Amateur Jaialdiaren barne.
Osatu gabeko gizarte batean bizi gara, eta gizarte horren zati batek ez ditu gainerakoen eskubide berak, emakume izateagatik. SOLO TENGO LO QUE DI tratu txarrak jasan dituzten emakume horietako baten, Isabelen, sufrimendu isilari ahotsa ematea dio.Gehienetan beste alde batera begiratzea nahiago duen gizarte baten isilaldien, tratu txarren eta ahaztuen kontakizuna da. Pertsona bat besteen alde dena emateko eskuzabaltasunaren erretratua da. Syntexto Teatrok bere azken antzerki proposamena dakarkigu, ikuskizun original eta zirraragarria, gure kontzientziei zuzenean tiro egiten diena gogoeta eginarazteko.
Fitxa artistikoa: