Alegría-Dulantziko 2026ko Antzerki Amateur Jaialdia azaroaren 6tik 28ra bitartean ospatuko da.
Jaialdiak kultur hitzordu garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du, eta ikusleari antzerki-esperientzia paregabea bizitzeko beste aukera bat eskainiko dio.
Hainbat herritatik etorritako 9 konpainiek munduari begirada berri bat eskainiko digute beren proposamen eszenikoekin, eta antzerkia den unibertso magiko eta irudimentsu horretan sartzera gonbidatuko gaituzte.