Azaroaren 7an, euskal dantza tradizionalaren alorreko V. Dantzan Topaketa egingo dute Eibarko Markeskoa jauregian (Udako Euskal Unibertsitatearen egoitzan). Bertan, ohi bezala, Euskal Herriko bost lurraldeetako dantza-irakasle, dantzari, ikertzaile eta adituak bilduko dira, euskal-dantzaren gaurkotasuneko eta intereseko gaiak jorratzeko.