"Tabuen kutxatik eszenara"

Zizurkil 2026(e)ko Azaroak 8
  • "Tabuen kutxatik eszenara"

Zizurkilgo Udalak Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna (urriaren 19a) baliatu du ikerketa eta osasun publikoa defendatzeko. Horrekin batera, Izan Iñurri elkartearen aldarrikapenei atxiki zaie, eta haren lana herrira ekarriko du azaroaren 8an, 18:30etik aurrera, Atxulondo kultur etxean: Tabuen kutxatik eszenara bakarrizketa.

Saioak minbizia espazio publikoan normalizatu nahi du, eta mina alde batera utzita, pertsonen indarrari begiratzera gonbidatzen du. Umorea, samurtasuna eta errebeldia uztartzen ditu, eta tabuak eta emozioak agerian jartzen ditu. Ondoren, solasaldi irekia izango da minbiziaren bizipenaz, laguntzaz eta sentsibilizazioaz hitz egiteko. Olatz Mercaderrek idatzi eta antzeztu du lana, eta Aitziber Garmendiak zuzendu du.

zizurkil.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaIñurri
  • Data 2026(e)ko Azaroak 8
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAtxulondo Kultur Etxea
    Pasuz Plaza, z/g
    Zizurkil
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Atxulondo Kultur Etxea, Zizurkil

Non