Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Tretatxu"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 8
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Tretatxu"

 
Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea...baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen.

Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.

Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Compañía Anita Maravillas
  • Jatorrizko ideia: Miren Larrea
  • Testuak: Miren Amuriza
  • Zuzendaritza: Iván Alonso
  • Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaAnita maravillas & Portal 71
  • Data 2026(e)ko Azaroak 8
  • Ordutegia18:00-18:50
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non