2026ko Literaktum jaialdiaren barne.
Drapetomania lanari buruz arituko da solasean Joseba Sarrionandia idazlea Yolanda Mendiolarekin.
1857an, trafikoa legez kanpokoa bazen ere Kuban esklabotza legala zen garaian, Afrikatik Ameriketara eraman zuten ume baten historia kontatzen du eleberriak. Haren ahotsarekin batera, esklabotzaren inguruko hainbat ikuspegi ageri dira: trafikatzaileak, jabeak, abolizionistak, epaileak edo medikuak. Drapetomania bezalako teoria zentzugabeak agerian utziz, garai hartako esklabotzaren normalizazioari eta gaur egun ere normaltzat jotzen diren zenbait egitura eta azalpeni buruz hausnartzera gonbidatzen du