"BIZKAIKO MUSIKARI TRADIZIONALAK"

Barakaldo 2026(e)ko azaroaren 10(e)tik 2026(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • "BIZKAIKO MUSIKARI TRADIZIONALAK"

Antolakuntzak jakinazten du:
 
Santa Zezilia 2026 Musika Jaurnaldiak direla eta, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak antolatutako erakusketa hau aurkezten da, XX. mendean Bizkaian izan ditugun musikari garrantzitsuenetako batzuen ekintza nagusien ikerketa eta bilduma erakusten dituena. Horrela, bere garaiko gizartean eragina izan duten 15 musikari herrikoi bildu dira, euren instrumentuekin:
- Leon Bilbao, Silvestre Elezcano “Txilibrin“ eta Mariano Barrenetxea, albokarekin.
- Maurizia Aldaiturriaga, Romualda Zuloaga eta Felisa Arribalzaga, pandero-jotzaileak.
- Juan Aiesta, Patxi Bilbao, Juan Bilbao, dultzaina.
- Fasio Arandia, Rufino Arrola eta Balbino Ojanguren, trikitilariak.
- Boni Fernández, Alejandro Aldekoa eta Jose Luis Etxebarria, txistulariak.
Erakusketa informazio-panelek osatzen dute, euskaraz eta gaztelaniaz, musikariei eta haien instrumentuei buruz, eta musikarien musika-trena eta objetu pertsonal batzuk ikusteko aukera ere ematen du. Horren guztiaren osagarri, kaskoak daude, instrumentuen audio edo musikaria entzuteko aukera ematen dutenak, baita bideo bat ere, erakusketan ikusitakoaren berri ematen duena, eta, batez ere, jasotako ondare hori musika tradizionalaren historian kokatzeko.
barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko azaroaren 10(e)tik 2026(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 11:00-14:00 + 18:00-21:00
  • LekuaCeferino del Olmo Udal Erakusketa Aretoa
    Liburutegi Nagusia, behea; Antonio Trueba Parkea
    Barakaldo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Ceferino del Olmo Udal Erakusketa Aretoa, Barakaldo

Non