Eraldaketa teknologikoa musika-sektoreko profesionalentzat: Talde lana musikaren sektorean: konektatutako lantaldeak eta kudeaketa segurua hodeian

Durango 2026(e)ko Azaroak 10
  • Eraldaketa teknologikoa musika-sektoreko profesionalentzat: Talde lana musikaren sektorean: konektatutako lantaldeak eta kudeaketa segurua hodeian

Musika Bulegoak eta SPRIk musika-sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza-jardunaldia antolatu dute azaroaren 10ean, Durangon, HazkundeLab programaren barruan.

Saio praktikoan, talde-lana eta informazioaren kudeaketa digitala hobetzeko tresnak landuko dira, hodeiko biltegiratze seguruan, komunikazio-kanaletan eta zibersegurtasunean arreta jarriz.

Landuko diren gaiak:

  • Biltegiratze digitala: OneDrive, Google Drive eta Dropbox bezalako plataformen erabilera, sinadura digitala eta fitxategien biltegiratze segurua.
  • Komunikazio-kanalak: Teams eta Google Chat erabiltzeko jardunbide egokiak.
  • Lankidetza digitala: Urrunetik eta modu antolatuan lan egiteko tresnak eta inguruneak.
  • Zibersegurtasuna eta datuen babesa: Informazioa babesteko eta datuen lapurretari aurre egiteko neurriak.
  • Produktibitatea: Teklatu-lasterbideak, trikimailu operatiboak eta nabigatzailearen erabilera eraginkorra.

Data: azaroak 10

Ordutegia: 10:00–13:00

Tokia: Saibi eraikina (Saibigain kalea), Durango

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: doakoa

Izena emateko azken eguna: azaroak 3, 13:00ak arte

Plaza kopurua: mugatua. Izena emateak ez du plaza bermatzen. Eskariak plaza kopurua gainditzen badu, SPRIk egingo du hautaketa.

Oharra: enpresa, elkarte, agentzia edo erakunde bakoitzeko pertsona bakar batek eman dezake izena.

[Izen-ematea esteka honetan]


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 10
  • Ordutegia10:00-13:00
  • LekuaSaibi eraikina - Durango ()
  • HizkuntzaGaztelania
  • Izen-ematea 2026(e)ko urriaren 30(e)tik 2026(e)ko azaroaren 3(e)ra

Non