FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "Danza contemporánea a domicilio"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko azaroaren 12(e)tik 2026(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "Danza contemporánea a domicilio"

FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdiaren barne.

Danza Contemporánea a Domicilio bakarkako dantza garaikide emanaldi bat da, take-away formatukoa.

Pieza honek ezusteko lekuetara eraman nahi du dantza garaikidea, hala nola oharkabeko espazio publikoetara eta egunerokoaren hutsuneetara. Dantza hau ez da horrenbeste arduratzen mugimendu zehatzez; bai, ordea, dantzaren hartzailearekin elkartzean sortzen diren irudizko espazioez eta galderez.

Nork eska dezake etxez etxeko dantza garaikidea? Edonork. Nora eska daiteke? Arabako edozein tokitara: zure etxera, zure lantokira, merkatura, plaza batera, kafetegi batera, eskola batera...

Oparitzeko ere eska daiteke. Pieza honen etxez etxeko emanaldiak azaroaren 12tik 15era gauzatuko dira, Araban. Guztira 15 emanaldi egingo dira, erreserben hurrenkerari jarraituz, FIAR jaialdiaren barruan, azaroaren 12tik (osteguna) 15era (igandea). Doako pieza hau jasotzeko, FIAR jaialdian programatutako beste pieza bateko sarrera bat erosi behar duzu lehenik. Idatzi fiarfestival@gmail. com helbidera edo bidali WhatsApp mezu bat 675128005 zenbakira, eta eguna eta ordua adostuko ditugu pieza hau zuk adierazitako tokian jaso dezazun.

  • Ideia, sorkuntza eta performancea: Cláudia Müller
  • Kolaborazio dramaturgikoa: Micheline Torres
  • Diseinu grafikoa: Theo Dubeux
  • Ekoizpena: Milene Chinquio

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCláudia Müller
  • Data 2026(e)ko azaroaren 12(e)tik 2026(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non