"Harien Isla", Irati Bazeta Agirreren erakusketa

Aramaio 2026(e)ko azaroaren 12(e)tik 2026(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • "Harien Isla", Irati Bazeta Agirreren erakusketa

Irati Bazeta Agirreren “Harien isla” erakusketa ikusgai egongo da Aramaioko Sastiña aretoan, azaroaren 12tik 15era. 

Bazetak margogintza umetatik landu izan du, eta 2024an Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sustatutako sormen bekaren laguntzarekin sortu ditu Harien isla bidlumako lanak.

Euskara jendea da lanaren gaia, eta euskarari buruz azken boladan izandako hainbat hausnarketa partekatzeko helburua du: “Nor da euskara jendea? Zer dakar euskara jendea izateak? Ba al dugu euskara jendea garen kontzientziarik? Euskaraz bizi edo euskarara heltzeko denok baliabide berak al ditugu? Zein egoeratan sentitu dugu hizkuntza estresa? Hainbat galderatan oinarri hartuta landutako proiektua da”, bere hitzetan. 

Gainera, egileak bi bisita gidatu egingo ditu:

  • Azaroaren 12an (osteguna), 18:30ean
  • Azaroaren 14an (larunbata), 12:30ean
aramaio.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko azaroaren 12(e)tik 2026(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • LekuaSastiña Aretoa (Aramaio)
    Bizente Goikoetxea plaza
    Aramaio
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Sastiña Aretoa (Aramaio), Aramaio

Non