Tolosako Zine Foruma: "Vivir la tierra" (JBA)

Tolosa 2026(e)ko Azaroak 12
  • Tolosako Zine Foruma: "Vivir la tierra" (JBA)

Gurasoak hirian lanean ari direnez, hamar urteko Chuang bere jaioterriko herrian bizi da, gainerako senideek hazten dutelarik. Han, osaba-izeben eta aitona-amonen babespean, garai bizi eta gorabeheratsua igarotzen du, jaiotzak, ezkontzak, hiletak eta aldaketa ugari tarteko.

Bitartean, milaka urteko landa-tradizioek talka egiten dute Txinaren aurrerapenarekin 90eko hamarkadaren hasieran. Etengabe mugimenduan dagoen mundu bat.

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko izenburua: Sheng xi zhi dia
  • Urtea: 2025
  • Iraupena: 132 min.
  • Herrialdea: Txina
  • Zuzendaritza: Huo Meng
  • Gidoia: Huo Meng
  • Generoa: Drama | Familia

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 12
  • Ordutegia20:30
  • LekuaLeidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
    Web
  • Zenbatekoa4,30 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Leidor Aretoa, Tolosa

Non