Proiekzioa eta bakarrizketa: "Arana, atzotik gaur arte, 50 urte"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 13
  • Proiekzioa eta bakarrizketa: "Arana, atzotik gaur arte, 50 urte"

Orain dela 50 urte Arana gizarte-etxeak bere ibilbidea hasi zuen. 1976an inauguratu zen Aranako zentro sozial gisa, Auzo Elkarteak bultzatuta, eta 1994an hiriko gizarte-etxeen sarean sartu zen. Gaur egun, udal- eta auzo-ekimeneko zerbitzuak, jarduerak eta espazioak elkartzen dira esparru honetan.

50 urte une, pertsona eta istorio asko dira, baita pasadizoak ere.

Ibilbide luze hau burutzeko jarduera batzuk prestatu dira, zehazki egun honetan:

 "50 años en el barrio" dokumentalaren proiekzioa: Jara Alonsok eta Ane Hidalgok ekoiztuta, bertan auzoko eta Aranako zentro sozialaren historia birpasatzen da, auzoko mugimenduaren hastapenean protagonista izan diren pertsonen ahotsetan.

"La historia del centro de Arana hecha monólogo" bakarrizketa: Jorge Lozaren eskutik, urteurrena ospatzeko espreski egina. Aranaren historia errepasatzen du une bitxiak nabarmenduz.

Honetaz aparte, azaroaren 9tik 19ra arte, gizarte-etxearen sarreran, Aranako inaugurazioko irudien erakusketa egongo da, eta elkartze-aretoan, hainbat jokoren bidez, txikiek, aukera izango dute Arana gehiago ezagutzeko eta garaiak nola aldatu diren ikusteko.

  • Sarrera doan
  • Sarbidea gonbidapenaren bidez izango da.
  • Gonbidapenak Arana gizarte-etxean jaso daitezke.
  • Gehienez pertsona bakoitzak 6 gonbidapen jaso ditzake.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 13
  • Ordutegia18:30-19:30
  • LekuaArana Gizarte Etxea
    Aragoi, 7
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arana Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz

Non