2026ko Bizkaiko Hotsak - Bizkaiko Organo Jaialdiaren barne.
Antolakuntzak jakinarazten du:
Organoak eta oboeak irekiko dute «Bizkaiko hotsak» XXI. Organo Jaialdia. Alberto Sáez, Bilboko Koral Elkarteko organo-jotzailea, eta Casandra Álvarez oboe-jotzailea Boyvin, Telemann, Bach eta Albinoniren lanak eskainiko dituzte, baita Valentín de Zubiaurreren zortziko bat ere, Santa Maria Magdalena elizako Eleizgaray organoan (1918). Dohako sarrera eta pantaila erraldoia, zuzeneko irudiekin.
Antolatzailea: «Diego Amezua» Bizkaiko Organoaren Adiskideen Elkartea.