FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "UNA ASAMBLEA CIUDADANA"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 13
  • FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdia: "UNA ASAMBLEA CIUDADANA"

FIAR 2026 - Arabako Nazioarteko Harremanaren Arte Jaialdiaren barne.

Una Asamblea Ciudadana partaidetzan oinarritutako lan bat da, aktorerik gabekoa, publikoak berak ematen baitio ahotsa lanari. Ikus-entzuleei hainbat ahots antzezteko gonbita egingo die antzezlan honek; zientzialarien eta eszeptikoen, agnostikoen eta ekintzaileen ahotsak, hain zuzen. Hala, partaideek taldean hausnartuko dute egungo arazo larrienetako baten inguruan: klimalarrialdia. Heldu bezain laster, gidoi bat jasoko du ikus-entzule bakoitzak, eta orduantxe erabakiko du pertsonaia hori antzeztuz parte hartu nahi duen. Hirugarren ekitaldira heltzean, eten egingo da testua, eta benetako asanbladak hartuko du hitza, eztabaida gidaturako espazio bat sortuz.

Antzezlanak zirkulazio-eredu jasangarri eta komunitario bat proposatzen du; horretarako, tokiko eragileek aktibatuko dute testuinguru bakoitzean. Una Asamblea Ciudadana lanaren itzulpena FIAR jaialdiak egin du; beraz, hauek izango dira gaztelaniazko lanaren lehen bi emanaldiak (Gasteiz eta Eltziego).

  • Here & Now-ren laguntzarekin aurkeztua-Performance Created in England.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaAndy Smith & Lynsey O’Sullivan
  • Data 2026(e)ko Azaroak 13
  • Ordutegia19:30
  • LekuaAroko Hiriguneko Enpresa Zentroko Agora aretoa
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non