Iurretako 2026ko Mudikaldiaren barne.
Emilio Azkaratek gidatutako eta lau musikari profesionalek lagundutako ikuskizun honek XX. mendearen bigarren erdialdeko abesti enblematikoenetako batzuen ibilbidea proposatzen du. Mundu guztiak ezagutzen dituen klasiko handiez ari gara, jatorrian Frank Sinatra, Elton John, Elvis Presley, Joan Manuel Serrat edo Nino Bravo bezalako artistek interpretatuak.
Saio guztiak doakoak dira, baina lekua mugatua da. Gonbidapenak Ibarretxe Kultur Etxean bertan hartu ahal izango dira ikuskizun bakoitzaren aurreko astean edo egun berean, 18:30etatik aurrera.