Zinexit 2026: "A sangre fría"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 13
  • Zinexit 2026: "A sangre fría"

Zinexit 2026 - Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren barne.

 

A sangre fría (1967)

Flashbacken bidez kontatutako istorio honetan, Kansaseko landa eremuan elkartuko dira Perry Smith eta “Dick” Hickock preso ohiak 1959ko udazkenean. Clutter familia aberatsaren baserria inbaditzeko plan bat egingo dute elkarrekin, Herbert Clutter patriarkak eskudiru kopuru handi bat gordetzen omen baitu hormako kutxa gotor batean.

Gau batez, bi gaizkileak etxera sartuko dira, baina ez dute kutxa gotorrik aurkituko, Herbertek txekeak erabiltzen baititu bere negozio pertsonaletarako eta nekazaritzako operazioetarako.

Lapurreta-saiakeraren lekukorik ez uzteko, Clutter familia osoa erailko dute Smithek eta Hickockek. Hurrengo egunean aurkituko dituzte gorpuak, eta Finney konderriko sheriffak eta Kansaseko Ikerketa Bulegoak (KBI) ikerketa hasiko dute.

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko izenburua: In Cold Blood
  • Zuzendaria: Richard Brooks
  • Gidoia: Richard Brooks Truman Capoteren “In Cold Blood” eleberrian oinarrituta
  • Ekoizlea: Richard Brooks
  • Muntaia: Peter Zinner
  • Argazkia: Conrad L. Hall
  • Musika: Quincy Jones
  • Aktoreak: Robert Blake, Scott Wilson, John Forsythe, Paul Stewart, Gerald S. O’Loughlin, Jeff Corey.
  • Iraupena: 137 min.

 Trailer: https://vimeo.com/1236205247?share=copy&fl=cl&fe=ci 

zinexit.net

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 13
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Info Gehiago
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non