Bilbao TX Fest 2026 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barne.
TINGLAUA objektuen antzerki-instalazioa da. Bertara hurbiltzen diren pertsonak libre sentitzen dira objektuak miatzeko, manipulatzeko, jolasteko, inprobisatzeko… Esperientzia bihurtzen den instalazioa aurkitu ditugun —edo objektuek gu aurkitu gaituzten— gauzez eta materialez osatuta dago: kaleetan, hondartzetan, errepideetan, trastelekuetan edo garajeetan aurkitutakoak…
Erakarri egin gaituzte, edo gu erakarri ditugu, eta bulkada bat, sentsazio bat edo pentsamendu bat iradoki digute…
Objektuak ukitzea, hartzea eta haiekin jolastea da haien mugimendua eta arima ezagutzeko modua. Espazio magiko honetan sartzera gonbidatzen zaituztegu: bertan amets egin, beste mundu batzuk asmatu, objektuaren barruan ezkutatutako pertsonaia bat bilatu eta beste leku batetik begiratu ahal izango duzue; begi berberekin, baina arreta desberdinarekin eta, ziurrenik, ustekabekoarekin.
Fitxa artistikoa
Antzezleak: Itsaso Azkarate eta Karlos Odriozola
Egiletza: Taun Taun Teatroa
Zuzendaritza: Taun Taun Teatroa
Eszenografia: Taun Taun Teatroa
Argiztapena: Aitor Etxebarria
Ekoizpena: Taun Taun Teatroa