Eolo izaki bizi eta xelebreak hegaldi luze bat hasiko du, abentura berrien bila. Alabaina, hegazkin txikiko motorra matxuratu egingo zaio eta, ezbeharraren ondotik, kutxa beltz baten barruan esnatuko da. Han irudimenari hegan egiten utzi beharko dio, mundu berri eta zirraragarrietara eramango duen haize ufadaren zain.