Familia tailerra: "Bilbea eta irazkia"

Getaria 2026(e)ko Azaroak 15
  • Familia tailerra: "Bilbea eta irazkia"

Ehunen ulermena eta etengabeko esplorazioa funtsezkoak dira Cristobal Balenciagaren obran. Tailer honetan ehungintzara hurbilduko gara «zoom» berezi baten bidez, ehun bat nola eraikitzen den deskubritzeko.

Bilbea eta irazkia elkarri lotuz, parte hartzen duten familiek hariak lotzeko eta gurutzatzeko modu desberdinekin esperimentatuko dute, beren jantziak sortzeko, ehun-prozesu bat balitz bezala. Elkarlotuaren aukerak aztertzeko proposamena, ekintza sinple batetik sorkuntza bat nola eralda daitekeen ezagutuz.

Publikoa: 5 eta 11 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familiak.

Hizkuntza: Elebidun (euskaraz eta gaztelaniaz).

Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea.

Informazioa eta erreserbak: didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com / 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, azaroak 12 (14:00ak arte), egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko Azaroak 15
  • Ordutegia11:00-13:00
  • LekuaCristobal Balenciaga Museoa
    Aldamar Parkea, 6
    Getaria
    Web
  • Zenbatekoa3 € + izen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Cristobal Balenciaga Museoa, Getaria

Non