Literaktum 2026: "Islandia" (Manuel Vilas solasean, Karmele Jaiorekin)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 17
  • Literaktum 2026: "Islandia" (Manuel Vilas solasean, Karmele Jaiorekin)
    Argazkia: Jeosm

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

Manuel Vilas idazlea Islandia liburuari buruz ariko da solasean Karmele Jaiorekin.

Maitasunaren amaieratik abiatzen den kontakizun gordina eraikitzen du Manuel Vilasek (Barbastro, 1962) Islandian. Ustekabeko haustura batek bizitza erabat astintzen duenean, bikoteak elkarrekin egindako azken bidaia bihurtzen da narrazioaren ardatz: Islandiako paisaia hotz eta urrunek barne hondamendiaren isla hartzen dute.

Tonu autobiografikoaren eta autoironiaren artean, Vilasek desamodioaren arrastoak arakatzen ditu, zaurgarritasuna eta umorea uztartuz, esperientzia intimoa dimentsio unibertsal batera eraman.

  • Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez) eta Okendo Kultur Etxean. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaOkendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Okendo Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián

Non