Literaktum 2026: "Sonata de Otoño, R.M. del Valle-Inclán"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 17
  • Literaktum 2026: "Sonata de Otoño, R.M. del Valle-Inclán"

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

Ángel Marcok Ramón María del Valle-Inclánen Sonata de Otoño lana errezitatuko du.

Ramón María del Valle-Inclánek (1866-1936) Sonata de Otoño lana argitaratu zuen 1902an, Bradomín markesa bere pertsonaia ospetsua sortuz. Autorearen arabera, gizon itsusi, katoliko eta sentimentala. Sonata de Otoño gaztelaniazko literatura modernoaren batura da, eta ikuskizun paregabea eskaintzeko aukera ematen du: irakurritako literatura. Haren hitza hain da sotila, sentsuala, aberatsa eta iradokitzailea, ezen ikusle-entzulea gozamen leuneko giro batean murgiltzen baitu. Bradomín markesaren maitasun-abenturak, Ángel Marcok ahots apartaz interpretatua.

  • Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den ‘erreserbatu’ botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Azaroak 17
  • Ordutegia19:00
  • LekuaVictoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián

Non