Komikizale kluba
LOS CÓMICS A TRAVÉS DEL MUNDO
Dinamizatzailea: Kike Infame
Hizkuntza: Gaztelania
18 urtetik gorakoentzat | 18 urtetik aurrera
Komikia hizkuntza unibertsala da, askotariko errealitateetara hurbiltzeko gai dena. Japonian, manga; Frantzian eta Belgikan, bande dessinée; Amerikan, comic book... Formatu, estilo eta narratzeko modu oso desberdinak aurkeztu arren, denek hizkuntza bera partekatzen dute.
Ikasturte honetan komikiaren bidez gure ingurua esploratuko dugu. Konpromiso sozialetik gastronomiara, kontakizun belikotik bidaia-koadernora, komediatik identitate eta genero-aldarrikapenetara... Proposamen bakoitzak mundua begiratu eta ulertzeko leiho ezberdin bat irekiko digu.
Bidaiatzeko, beste lurralde batzuk ezagutzeko eta tokikotik globalera doazen begirada berrietara hurbiltzeko beste modu bat.
Ordutegia: 18:30
Iraupena: 90 minutu
Maiztasuna: urritik ekainera (asteartetan)
EGUTEGIA