Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa eta Pandero Taldeak eta Illumbe Txistu Taldeak kalejira bana egingo dute Trintxerpen, Musikalean ekimenaren barruan.
Bi kalejirak Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolatik abiatuko dira. Euskaraz izango dira eta adin guztietako herritarrei zuzenduta daude.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak sortu zuen Musikalean ekimena, azaroaren 22ko Santa Zezilia egunaren harira, aste osoan musika herriz herri zabaltzeko helburuarekin.