ERREINUEN ATARIAN
Romantasy irakurle kluba
Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Euskaraz
14tik gorakoentzat
Ordutegia: 17:00
Iraupena: 90 minutu
Urritik martxora (asteazkenak)
DESKRIBAPENA
Fantasiak eta maitasunak bat egiten duten istorioek gero eta irakurle gehiago erakartzen dituzte. Irakurle talde honetan romantasy generoaren hainbat lan ezagutuko ditugu, haien mundu magikoetan murgilduz eta irakurketak pizten dizkigun galderak, emozioak eta ikuspegiak elkarrekin partekatuz.
Istorio bakoitzak irakurle adina irakurketa ditu. Horregatik, irakurtzearen plazerari elkarrizketarena gehituko diogu, liburuek irekitzen dituzten bideak elkarrekin esploratzeko.
Genero honek jakin-mina pizten badizu, edo dagoeneko zure irakurketa gogokoenen artean badago, zatoz zure irakurketa beste gazte batzuekin partekatzera. Agian, hurrengo liburu kutuna hemen aurkituko duzu.
IRAKURKETEN EGUTEGIA