Liburu aurkezpena: "Mundu guztiak" (Rubén Sánchez Bakaikoa)

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 18
  • Liburu aurkezpena: "Mundu guztiak" (Rubén Sánchez Bakaikoa)

2046tik heldu zaigu Mundu guztiak, gurera, liburu formatuan, izatez mental-trip gisako artefaktua dugun arren.

Zortzi ipuin-bikote hauek Green hiriko Saint Mary Streeteko 7. atarira garamatzate, eta bertan bizi diren auzokideen istorioak ezagutuko ditugu: kontrolerako sistema integratua daraman preso ohia, amaren zaintzari emandako alaba problematikoa, etxea euliz betetzen ari zaien bikotea eta zendutako aitarekin multibertsoan elkartuko den semea, besteak beste.

Rubén Sánchez Bakaikoa (Zaragoza, 1975) Zaragozan jaioa eta Gasteizen bizi den idazlea da. Enpresa ikasketak egin zituen lehenik, eta, ondoren, Euskal Filologia. Gaur egun, hainbat lanbidetan jarduten du eta tarteka idazten ere aritzen da. 2019an argitaratu zuen fikziozko lehen lana, Hondarrak, Txalapartaren eskutik. Oraingoan, ipuin bilduma bat aurkezten du, 2025eko Ignacio Aldecoa Beka jaso ondoren.

iak.eus

Laburrean

Non