Antolakuntzak jakinarazten du:
Anesvad Fundazioak, aurten ere, mikroteatroko obren ziklo berezia eskainiko dio Bilboko publikoari. Mikroantzerkiaren edizio berri honek distantzia laburren antzerkia konpromiso sozialarekin eta Osasunerako Eskubidearekin uztartzen ditu, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalekin (AGT) bizi diren pertsonen errealitateak modu original eta artistiko batean jorratuz.
Aurtengo zikloa azaroaren 19an, 20an eta 21ean itzuliko da Bilborock aretora, 19:00etatik 20:00etara. “Ekintzen aztarnak” lelopean, 4 antzezlaneko ibilbide bat biltzen da, eta komediaren eta dramaren bidez arreta berezia jarriko du hartzen ditugun eta hartzen ez ditugun erabakiek, gure bizitzetan, duten eragina. . Antzezlan bakoitzak gutxi gorabehera 15 minutuko iraupena izango du, eta antzerkiko interpretazio, idazketa eta zuzendaritza talde ospetsuek egingo dute.
Zain gaituzu!